XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Finantza-koordinazio hobea lortu asmoz, Foru Elkarte Publikoek behar adinako aurrerapenez jakinarazi beharko dizkiote Ogasun eta Finantza Departamentuari epe laburrean zorpetzeko asmoa duten ekonomi eta finantza baldintzak, eta baita finantzetako beste edozein eragiketa pasibo ere, Ogasun eta Finantza Dapartamentuak beharrezko txostena egin dezan.

5. 1995eko ekitaldian zehar, Foru Aldundiak gauzatuko dituen Altxortegiaren une jakinetako zailtasunei aurre egiteko beharrezko diren zorpetzeko finantza eragiketak 17/1990 Foru Arauaren 85. artikuluan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Foru Elkarte Publikoek epe laburrera Altxortegiaren premiak finantzatzeko beharrezko diren finantza eragiketak zehaztu ahal izango dituzte eta horien saldo biziak ez du bere Gastu Egoeraren %25a gainditzerik izango, 1995eko abenduaren 31n.

6. Artikulua - Zorpetze eragiketen erregimena

1. Ogasun eta Finantza Departamentuari ondorengoetarako baimena ematen zaio:

a) Foru Arau honen babesean egiten diren zorpetze eragiketen interes tasa, erregimen, baldintzak, legez ezarritako onura fiskalak, ordezkaritza eta gainerako ezaugarriak ezartzeko, eragiketa horiek, hala behar izanez gero, Foru Aldundiaren ordezkaritzan gauzatuz.